Bonsaiaren sorrera eta filosofia
SORRERA
Japoniarretik datorren “bon” (lorontzi) eta “sai” (haziarazi) hitzetatik datorkigu bonsai hitza. Arte honen sorrera ez da batere zehatza, duela 6000 urtetako bonsaien marrazkiak aurkitu direlako. Honek pentsarazten digu, praktika honek oraindik urte gehiago eduki ditzakela eta eguneroko bizitzako ekintza izan zitekela. Zehazki jakin ahal izateko, Asia ekialdean jaio beharko ginateke Brontze-aroan.
Gehienek bonsaiaren sorrera Japonen dagoela pentsatzen badute ere, gaur egun gauza jakina da bere sorrera Chinan duela, nahiz eta Japonek perfekzionatu eta mendebaldera zabaldu.
VII-XII. mendeen artean kultura trukaketa bat eman zen China eta Japonen artean. japoniarrek, chinatarren sormena, produktuak eta filosofia miresten zuten, eta garai honetan pasatzen da Penjing (bonsai chinatarra) eta beste zenbait disziplina japoniar kulturara. Beste batzuek diotenez, Chun-Shun-Sui izeneko ministro japoniar batek lapurtu zituen Penjing-ak landatzeko moduak erakusten zituen eskuzkribatuak.
FILOSOFIA
Bonsaiak gordetzen duen filosofia azaltzea ez da batere erraza, horretarako, arte moduan praktikatzen hasi zen garaian kokatu beharko ginateke.
Ekialdeko kulturan bi filosofia nabarmentzen dira, Taoismoa eta Budismoa. Bi hauek batzean Chan (Chinan) eta Zen (Japonen) jaiotzen dira. Zen filosofiak asko eragin du ekialdeko arteetan, eta korronte honek zera dio “Adimena kristala bezain gardena izan behar du bertatik arbolaren irudia inongo distorsiorik gabe pasatu dadin, bere esentzia guztia jasotzeko” kontzentrazio egoera honi kime deitzen zaio zen filosofian. Honez gain, bonsaien tekniken etengabeko errepikapenak eskuen ekintza automatikoa izatea dakarki, hau da, eskuek parte hartzen dute adimenak egin gabe. Egoera honi “musinh” izena ematen zaio.
Bonsaiaren helburua ez da miniaturizatzea, naturaren handitasuna islatzea baizik, eta guk ere, nahiz eta neurri txiki batean, handitasun horren zati garela adieraztea.
Gainera, gizonak arbolarengan eragiten duen modu berean, arbolak gizonarengan eragiten du. Arte honen praktikak konzentrazioa lantzen du eta eguneroko bizitzako estresatik ihes egiteko bide osasuntsu bat da.
Gaur egun, plastikozko mundu batean bizi gara eta naturak geroz eta ohiartzun gutxiago du gugan, bonsaiak kontaktu zuzena eskeintzen digu galtzear dagoen natura horrekin.
Previous Articles
Ongi etorri Basajaunera
Mila esker nire blog-a bisitatzeagatik, ea disfrutatzen duzuen nire artikuluekin





Azken iruzkinak