S.T.A.L.K.E.R. Shadow of Chernobyl bideojokoa


HISTORIA

Apirilak 26an 21 urte bete ziren Chernobyleko istripu nuklearra gertatu zenetik. Ezbehar hau historiako istripu nuklear larriena izan zen. 1986ean, Ukrania iparraldean kokaturik zegoen Chernobyl herriko zentral nuklearreko 4. erreaktoreak eztanda egin zuen sekulako hondamendia sortuz. Ezin da jakin zehaztasunez hildakoen kopurua, eztandaren ondorioz hildakoez gain, erreakzioaren efektu bigarrenak eraginik jende asko zendu baitzen.

Gaur egun oraindik istripuaren eremuan erradiazioa ageri da eta adituek diotenez 300 eta 600 urte artean iraungo du erabat desagertu arte.

BIDEOJOKOA

Gertaera honen inguruan bideojokoa argitaratu dute S.T.A.L.K.E.R. shadow of Chernobyl izenekoa. Bideojokoa 2012. urtean kokaturik dago. Istripuaren ostean, Chernobyl eta inguruak ebakuatu zituzten. Baina “eremuan” energia anomalez kargaturiko hainbat instrumentu geratzen ziren eta instrumentu hauek merkatu beltzean sekulako balioa zuten. Beraz, hainbat pertsonek “eremuan” barrena sartzea erabaki zuten, motibazio honek edo “eremuko” anarkiak bultzatua. “Eremuan” sartzen direnei S.T.A.L.K.E.R. izena ematen zaie.

Guk S.T.A.L.K.E.R. baten esperientziak biziko ditugu, noski, “eremuan” ez daude S.T.A.L.K.E.R. ak soilik, erradiakzioaren ondorioz mutazioak jasandako munstroak ere badaude, beraz, gure lana zailsamarra izango da.

BI HITZETAN

Dagoeneko jokoa salgai da eta ordenagailurako bakarrik da. Akziozko jokoak gustukoak badituzu ez da erosketa txarra izango. Gainera, lehenaldira begiratu behar da horrelako ezbeharra berriro ere gertatu ez dadin.

Jokoaren trailerra (a zer itxura duen!!!)

Information and Links

Join the fray by commenting, tracking what others have to say, or linking to it from your blog.


Other Posts
Chernobyl: Oroimen galduen gordelekua

Write a Comment

Take a moment to comment and tell us what you think. Some basic HTML is allowed for formatting.

Reader Comments

Joko polita ematen du. Segi horrela blogero!!