Chernobyl: Oroimen galduen gordelekua


Atzo S.T.A.L.K.E.R. jokoaz hitz egin nizuenez, gaur, Chernobylen gertatutakoaren jakinmina sortu zait. Beraz, denbora pittin bat aurkitu bezain laster gertakizun honi buruz irakurtzen hasi naiz.

Egia esan, istripu honen larritasuna benetan handia da. Ingurugirioan sortutako efektuak oso lazgarriak izan arren, nire ustez faktore larriena gizakiongan sortutako ondorioa da. Batez ere, istripuaren ostean jaiotako umeek erradiazioaren ondorioz gaizkierapen fisiko batekin edo minbizia eta horien gisako gaixotasunekin jaio direlako. Datuak begiratuz, istriputik bi hamarkada pasa ondoren, bidean utzitako hildakoen kopurua 20.000rainokoa da eta beste hainbat pronostiko larriekin, 300.000 pertsonak minbizia bereganatu dutelarik.

Paul Fusco izeneko argazkilariak argazki bilduma bat egin du eta argazki horiekin liburu bat plazaratu du. Liburuaren izena Chernobyl legacy da (goian duzue azala). Batzuek dioten bezala, ezin dugu jokatu ezer ez gertatuko ez balitz bezala. Zergatik, badirudi Chernobyleko hondamendia denboran zear galdu egin dela.

Bukatzeko, atzo aipatu nituen hitz berdinekin amaituko dut gaurko artikulua: lehenaldira begiratu behar da horrelako ezbeharra berriro ere gertatu ez dadin.

Chernobyl legacy eskuratzeko link-a.

Information and Links

Join the fray by commenting, tracking what others have to say, or linking to it from your blog.


Other Posts
Aurora boreala: Iparraldeko argia
S.T.A.L.K.E.R. Shadow of Chernobyl bideojokoa

Write a Comment

Take a moment to comment and tell us what you think. Some basic HTML is allowed for formatting.

Reader Comments

Aupa Imanol

Badirudi jakinmin berezia daukazula Chernobylen gertatutakoaren inguruan. Ni gaztea nintzen hangoa gertatu zenean baina gogoan dut albistearen ondoren nahiko kezkatu egon nintzela gaiarekin.

Gaur, urte dezente pasa ondoren, Chernobyl herrian ez da inor bizi; argazki hauek ikusten ditudanean pena handia ematen didate, benetan.

Tira, gaiaren inguruan informazio gehiago nahi baduzu orri honetara jo dezakezu. Bertan gertatutakoaren inguruko argazki eta bideo bilduma bat da.

Gertatutakoaren dimentsioa ulertzeko informazio baliagarria.

PD: Imanol ipini duzun estekati “http://” zatia bikoiztuta ipini diozu

Epa mendi, oso artikulu interesgarri eta impaktantea idatzi duzu. Ea chernobileko beste linken bat jartzen duzun hara joateko.

Epa, arrazoi guztia daukazu, lehenaldira begiratu beharrean gaude horrelakoak berriro pasa ez daitezen. Baina jakina da, gizakia dela harri berean estroputz egiten duen animalia bakarra!!