Aurora boreala: Iparraldeko argia

Inongo duda barik esan dezakegu aurora boreala, munduan aurki dezakegun fenomeno natural ederrenetako bat dela. Aurora boreal bat, zeruan koloretako geruza batzuez osaturiko argi izpiak dira. Poloetan aurki ditzazkegu eta ipar Eskozian adibidez, urtero 200 bat aurora agertzen dira.
Herri bakoitzen kulturen arabera desberdin interpretatzen da gertakari hau. Finlandian, esate baterako, “revontulet” izena ematen diote eta finlandieran “azeriaren suak” esan nahi du, eta kondairak dioenez, artikoko azeria da argi honen sorburu, bere suzko isatsarekin, zerua argitzen baitu. Baina ikuspuntu zientifiko batetik, argi honen jatorria, noski, eguzkia da.
Eguzkiak energia askoz kargaturiko ioi izeneko partikula batzuk jariatzen ditu 320km/seg eta 704km/seg arteko abiadurarekin, eta ioi izeneko partikula hauek sortzen duten lainoari plasma izena ematen zaio, aldi berean, eguzkitik datorren plasma korronteari eguzki-haizea esaten zaio. Eguzki-haize honek lurraren eremu magnetikoarekin topatzean, lur gainazaletik 60-100 km-tara dagoen ionosfera izeneko geruzan plasmaren partikula batzuk harrapatuta geratzen dira ionosferako gasekin erreakzionatuz, eta erreakzio honen ondorioz, argi eder horiek erakutsiz. Ionosferako gas desberdinekin erreakzionatzean kolore gorri, berde, urdin edo morea erakusten du aurorak.
Aurorak ez dira ipar poloan soilik ageri, antartikoan ere izaten dira baina maiztasun gutxiagorekin. Honi, aurora australa asaten zaio eta iparrekoari, aldiz, aurora boreala. Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Mercurio planetek, eremu magnetikoak ere badituzte (Jupiter eta Saturnok lurrarenak baino indartsugoak) eta antzeko fenomenoak gertatzen dira.

Jupiter planetako aurora.



Ederrak benetan aurora hauek, badakik nora joan behar diagun hurrengo batean honelakoren bat ikustera, Noruegara edo! Baten bat ausartzen bada pozik lagunduko nioke… Oso artikulu interesgarria benetan, aio! Ondo segi!