Mushing: Gizaki eta txakurren arteko erlazioa
Trineoaren historia aspalditik datorkigu. Gurpilaren asmakizunaren aurretik, hain zuzen, Laponian eskimalak “kamutik” arrazako txakurrek tiraturiko trineoak erabili ohi zituzten. Txakur hauek, polar otsoaren ondorengoak dira eta ez zeuden horren etxekotuta, beraz, Alaskako meatzariak “husky”-rengaitik ordezkatu zituzten.
Hasiera batean garraiobide zena, kirol bilakatu zen. Baina, kirol honen jaiotzaren gertakaririk bitxiena bere izenaren jatorria da. XX. mende hasieran, Ipar Amerikan zegoen urre ugaritasunaren ondorioz, sekulako Mushing lasterketak ematen ziren meategira lehenak iristearren. Norgehiagoka honetan parte hartzen zuten kolono Frantsesek, beraien txakurrak animatzeko helburuarekin, “Marche, marche!!!!” esaten zien eta Ingelesak euren fonetikara egokitu zuten “Mush” izena emanez. Horrelaxe sortu zen kirol honen izena, Mushing. Trineoa gidatzen duena Musher-a da.
Orokorrean bi modalitateetan bereiztu dezakegu kirol hau. Elurretakoa eta lurrekoa.
Bi modalitate hauek, aldi beran, azpimodalitate batzuk dituzte.
Elurretakoa
Trineo: Trineoa eski batzuen bidez higitzen den ibilgailu bat da. Modalitate honetan 3 txakurretatik, 10-12 txakurretara erabiltzen dira.
Pulka: pulka trineo txiki bat da. Orokorrean plastiko zati bat besterik ez da izaten eta lurralde nordikoetako ehiztari eta arrantzaleak ekipaia eramateko erabiltzen zuten.
Skijoring: Hemen ez dago inongo trineorik. Modalitate honetan musher-a eskiak anketan jarrita mugitzen da, eta txakur bakar baten laguntzaz. Aipagarria da Skijoring-ean erabiltzen diren eskiak Forma berezia dutela eta ez direla puntan amaitzen, txakurra zauritu ez dadin.
Lurrekoa
Cart: Lau gurpileko ibilgailua da. 60 bat kilo pisatzen ditu eta 6 txakurrek bultzatzen dute.
Triciclo: Hiru gurpilako ibilgailua dugu hau. Musher-a zutik joaten da eta ez du eserlekurik.
Bikejoring: Modalitate honetan trizikloa bizikleta arrunt batez ordezkatzen da.
Kirol honetako amorratuentzat Mushing-a kirola baino gehigo da. Kirol honi esker, aberastasun bat barneratzen du Musher-ak, bai animaliaren jakituriari dagokionez, baita leialtasuna eta adiskidetasuna bezalako balioei dagokienez. Gainera, Musher-ak txakurrekin erlazio berezi bat lortzen du, konpainia animali batek bere jabearekin inoiz lortuko ez duena. Dudarik gabe, Mushing-a, nahiz eta kirol gogorra izan, naturaz gozatzeko aukera paregabea da, bideo hau da horren lekuko.
PIRENA
Pirena Mushing lasterketa ugarietako bat da. Urtarrilaren 19tik Otsailaren 2raino izaten da eta tarte honetan Musher-ak ,bere txakurrekin batera, pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu.
|
|



