Termopilaseko gudua (I. atala)
Aurreko batean, lagunekin 300 film-a ikustera joan nintzen zinera eta aretotik erabat liluratuta atera nintzen. Leonidas I erregeak eta Grekoek erakutsi zuten ausardiak benetan hunkitu ninduen. Horregatik, nire blog-ean artikulu bat idatzi nahi izan dut. Leonidas erregearen desio bakarra hurrengoa zen: “gogoratu gaitzazue, gogoratu zer kausagatik eman genuen gure bizia…”. Eta nik bere desioa betetzearren esfortzu bat egingo dut. Artikuluak guztira lu edo bost zati edukiko ditu eta egunak pasa ahala argitaratuko ditut arinagoa izan dadin, gaian sakondu nahi baitut. Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal jorratzera.

AURREKARIAK
K.a. 480. urtea. Jerjes I errege persiarraren inperioaren hedapenak ez du mugarik eta bere hurrengo xedea grezia da. Armada handi bat eduki bezain laster, abiatu zen. Grekoek, Gizon gutxi batzuek kokaleku aurreratu batzuetara bidali zituzten, erretaguardian defentsa gogor bat prestatzeko. Atenasek nolanahi persiarren aurrealdia gelditu nahi zuen eta Leonidas I errege Espartarra konbentzitu zuten kokaleku aurreratu horretara joateko.
Borrokarik garrantzitsuena Termopilas izeneneko haranean gertatu zen. bertan, Leonidas erregea zegoen bere 300 hoplita espartarrekin, Tegeako 500, Mantineako beste 500, Orcomenoko 120 eta Arcadiako beste 1000. Corintoko 400, Fliunteko 200, Micenaseko 80, 700 tespiar eta 400 tebano. Guzti hauei hainbat tokiko 1000 gerlari gehiago gehitu zitzaien.
Jerjesek, aldiz, 250.000 eta 1.000.000 gizon arteko armada zeukan. Baina, Grekoen falangearen trinkotasunak eta haranaren estutasunaren ondorioz, persiar armadaren kopuruzko nagusitasunak ez zuen batere baliorik.
Jerejesek bere poderioan gezilari kopuru benetan beldurgarria zuen eta Leonidasi, beldurra sartzeko asmotan, mezulari baten bitartez bere geziekin eguzkia estaliko zuela esan zion. Orduan, Dienekes izeneko gerlari espartarrak bere esaldi famatuarekin erantzun zion: “are hobeago, itzalean burrukatuko baikara.”
Jerjes erregeak, Leonidasek bere armada ikustean atzerantz egingo zuela beldurrez pentsatzen zuen, baina espartarren adoreak ez du parekorik. Lau egun ondoren, Jerjes, jasangaitz, beste mezulari bat bidali zuen. Oraingo honetan mezuak zihoen armak berehala uzteko birrinduak izan nahi ez bazuten. Eta Leonidasek, “etorri zu zeu euren bila” (Μολων λαβε) erantzun zion. Horrela eman zitzaion hasiera guduari.



Kaixo Imanol!
Nik ere ikusi dut filme hau eta esan behar dut benetan interesgarria dela, historikoki oso ongi kokatua behinik behin. Hala ere, informazio pixka bat jasotzeko zure blogeraino etorri naiz, eta benetan harrituta geratu naiz gatazka honen neurria ezagututa. Borroka honen gainerako atalen zain nauzu…Aioouu!