Termopilaseko gudua (II. atala)


BORROKA HASI DA

Jerjesen soldadu ugariak greziar hopliten eskudo eta lantzen aurka talka egiten zuten, baina hauek, nahiz eta askoz gutxiago izan, ez zuten atzerantz egiten. Leonidasen gizonek persiarrei aurre egin zien hildako gutxi batzuekin. Persiarrek, aldiz, gizon ugari galdu zituzten, eta Jerjesen armadaren handitasunarekin proportzioan miseria bat izan arren, moralki oso lazgarria izan zen denentzat, grekoen basatasunari aurre egiteko beldurra sartu baizitzaien gorputzean. Gauetan Leonidasek bere gizonei zera esateko ohitura zuen: “Jerjesek gizon ugari ditu, baina soldadurik ez”.

Jerjesek, lur jota, bere eliteko gizonak bidali zituen. Ilezkorrak izenekoak alegia. Izen hau ematen zitzaien, bat hilda erortzen zenean, berehala beste batek bere lekua hartzen zuelako. Baina gauzek berdin jarraitzen zuten, persiarrak milaka hiltzen ziren eta grekoek ez zuten atzera egiten. Bi egunez jarraitu zuten horrela, eta orduan, Jerejesek behar zuen laguntza jaso zuen…

EFIALTES TRAIDOREA

Termopilas inguruan bizi zen Efialtes izeneko greko batek, Jerjesi Bidetxur bat erakutsi zion Leonidasen erretaguardiara eramaten ziona, azken honen ideiak zapuztuz. Jerjesek, gizon kopuru garrantzitsu bat bidali zuen bidetxur horretatik, bi fronteetatik batera eraso bat antolatzeko. Persiarrak bidetxurrean Leonidasen hainbat gizonekin topatu ziren, bidetxurra defenditzen zutenak, baina gaua zen eta ustekabean harrapatu zituzten, inongo arazorik gabe garaipena lorturik.

Leonidas erregea berehala ohartu zen gertatutakoaz eta bere gizon guztiak bildu zituen. Bi aukera zituzten: alde batetik, barkua hartu zezaketen Atenasera eta euren bizia salbatu. Eta bestetik, Termopilas defendatzen ohorez hiltzea, bertan gelditu ezkero heriotza ziurtatuta baitzegoen.

MITO BATEN JAIOTZA

Leonidas erregea bertan gelditu zen bere 300 hoplitekin eta beste 1000 greko leial ere (Tebasekoak eta Tespiarrak), borrokan hiltzeko prest.

Hirugarren egunaren hasieran, Leonidas erregeak bere gizonei zera esan zien: “ondo gosaldu ezazue, gaur gauean hades-ean afalduko baitugu!”. Ordurako Greko gehienek larriki zauriturik zeuden eta batzuek harriaekin borrokatu behar izan zuten armak hautsita zituztelako, baina orduan ez zuen garrantzirik, euren helburua persiarrei ahalik eta min gehiena eginez eta euren sorterria defendatuz hiltzea baitzen.

Nahiz eta greko gehienak hilzorian egon, beraien oldarpena eta ausardia horrenbesterakoa zen, non Jerjesek, beldurturik, azken grekoak gezilariekin akabatzea erabaki zuen. Gezi batek Leonidas zauritu zuen eta azken espartarrak bere erregea defendatzen hil ziren. Horrela eman zitzaion amaiera Termopilaseko azken gatazkari eta Leonidas izeneko mito bat jaio zen.

leonidasen oroimenez

Leonidas erregearen omenez Termopilasen eraikitako estatua.

Jerjes I erregearen greziako kanpainiaren simulazio interesgarri bat hemen

Information and Links

Join the fray by commenting, tracking what others have to say, or linking to it from your blog.


Other Posts
Termopilaseko gudua (III.atala)
Termopilaseko gudua (I. atala)

Write a Comment

Take a moment to comment and tell us what you think. Some basic HTML is allowed for formatting.

Reader Comments

Nik ere ikusi nuen pelikula. Izugarria!!