Termopilaseko gudua (III.atala)
BORROKAREN ONDOREN
Hiru egunez egon ziren Grekoek eta Persiarrak borrokan Termopilasen baina azkenean persiarrek lortu zuten garaipena.
Historialari batzuek diotenez, bi soldadu espartar biziraun zuten Termopilaseko gatazkan. Alejandro eta Antígono zuten izena eta, Leonidas erregearen heriotza ikusi ondoren, eskudoen azpian ezkutatu eta hildakoenak egin ziren. Baina espartar herrian azken hauei ez zaie ohorez gogoratzen.
Aipagarria iruditzen zait esatea, amaiera arte Leonidasekin gelditu zen herria, Tespia alegia, Herri oso txikia zela eta Termopilasen bere 700 soldadu eskas guztiak galdu zituela. Honen ondorioz, persiarrak herri honetara joan ziren eta su eman zien, babesgabe baitzeuden. Atenas bezalako polis garrantzitsuetan ere triskantzak eman ziren.
K.a. 480. urtean, Salaminan, flota grekoak flota persiarra garaitu zuen eta urte bete geroago, Platea izeneko lurraldean, grekoek beste garaipen bat bereganatu zuten nahiz eta persiarren soldadu kopurua hirukoitza izan. Bi garaipen hauekin persiarrak behin betiko baztertu zituzten Greziatik.
TERMOPILAS GAUR EGUN
Espartarren sakrifizioak ohiartzun handia izan zuen aintzinako Grezian. Gaur egun, historian gertatu den borrokarik oroigarrienetako bat da, non ausart gutxi batzuek, munduak ezagutzen zuen gerra-makina boteretsuenari aurre egin zioten. Oso gudu gutxiekin konparatu daiteke Termopilasekoa, Numancia, Cannas edo Kadesh-en gisakoekin bakarrik.
Simónides izeneko poeta batek, oroitarri bat idatzi zuen Termopilasen. Eta zera zioen:
Ὦ ξεῖν’, ἀγγέλλειν Λακεδαιμονίοις ὅτι τῇδε
κείμεθα, τοῖς κείνων ῥήμασι πειθόμενοι”
“Oh atzerritar, informatu Espartari, hemendik igaro bazara, hemen hil garela, bere legea defeditzearren.”
Hain handia izan da gudu honen ohiartzuna, non, batzuen iritziz, gaur egun mendebaldeko kultura duen itxura, grekoei esker den.



