Sarrera bonsaien mundura
Naturaren mirespena lasaitasun eta bake iturri da. Gizakiok, naturako elmentuak eraldatzeko, egokitzeko eta sentimentuak ezartzeko gaitasuna dugu. Gaitasun honi artea deitzen diogu. Horrelakoxea da bonsaia, gizakiok gidaturiko arte eta naturaren arteko nahasketa bat alegia. Bere milurteko jatorriak unibertsoarekiko ikuskera berezia du, gizakia ez da erdigunea baizik eta unibertsoaren zati, eta jakinduria naturaren mirespenaren bitartez lortzen da.
Aintzinan, bonsaiaren artea gizartearen arlo batzuetara mugatzen zen eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan zen maisuetatik diszipuluetara. Gaur egun mundu osoan erabat hedatuta dago.
Bonsaiak zaintzea, edozein naturzaleen esku dago. Behar den bakarra konpromezu pixka bat eta zuhaitz bati forma emateak dakarren satizfazioa apreziatzea da. Beraz, arte hau praktikatzera bultzatzen zaituztet. Blog honetan informatuta mantenduko zaituztet.




Argazkikoa zure bonsai bat da? Gehiago badituzu, eskainiko dizkiguzu argazkitxo batzuk?