Author Archives for immendizabal

Bonsaiaren sorrera eta filosofia


SORRERA

Japoniarretik datorren “bon” (lorontzi) eta “sai” (haziarazi) hitzetatik datorkigu bonsai hitza. Arte honen sorrera ez da batere zehatza, duela 6000 urtetako bonsaien marrazkiak aurkitu direlako. Honek pentsarazten digu, praktika honek oraindik urte gehiago eduki ditzakela eta eguneroko bizitzako ekintza izan zitekela. Zehazki jakin ahal izateko, Asia ekialdean jaio beharko ginateke Brontze-aroan.
Gehienek bonsaiaren sorrera Japonen [...]

300: komikia


Behingoz lortu dut 300 komikia eskeintzea. Hainbat arrakasta gabeko saikera ondoren, divShare-eri esker jarri dezaket artxiboa ikusgai.
Frank Miller-ek egin zuen komiki hau eta gure zineetan estreinatu duten filmea liburu honetan dago oinarrituta. Beraz, filmea gustuko izan bazenute, hemen doakizue komikia.
300_-_Frank_Miller__Spanish_.pdf

Bonsai baten bonsaia?


Gaur, sarean bonsaien irudiak begiratzen ari nintzela honako honekin topatu naiz: bonsai baten miniatura!! badirudi ur tantan batekin ito egin behar dela. Zer iruditzen?

Sarrera bonsaien mundura


Naturaren mirespena lasaitasun eta bake iturri da. Gizakiok, naturako elmentuak eraldatzeko, egokitzeko eta sentimentuak ezartzeko gaitasuna dugu. Gaitasun honi artea deitzen diogu. Horrelakoxea da bonsaia, gizakiok gidaturiko arte eta naturaren arteko nahasketa bat alegia. Bere milurteko jatorriak unibertsoarekiko ikuskera berezia du, gizakia ez da erdigunea baizik eta unibertsoaren zati, eta jakinduria naturaren mirespenaren bitartez lortzen [...]

Termopilaseko gudua (III.atala)


BORROKAREN ONDOREN
Hiru egunez egon ziren Grekoek eta Persiarrak borrokan Termopilasen baina azkenean persiarrek lortu zuten garaipena.
Historialari batzuek diotenez, bi soldadu espartar biziraun zuten Termopilaseko gatazkan. Alejandro eta Antígono zuten izena eta, Leonidas erregearen heriotza ikusi ondoren, eskudoen azpian ezkutatu eta hildakoenak egin ziren. Baina espartar herrian azken hauei ez zaie ohorez gogoratzen.
Aipagarria iruditzen zait esatea, [...]

Termopilaseko gudua (II. atala)


BORROKA HASI DA
Jerjesen soldadu ugariak greziar hopliten eskudo eta lantzen aurka talka egiten zuten, baina hauek, nahiz eta askoz gutxiago izan, ez zuten atzerantz egiten. Leonidasen gizonek persiarrei aurre egin zien hildako gutxi batzuekin. Persiarrek, aldiz, gizon ugari galdu zituzten, eta Jerjesen armadaren handitasunarekin proportzioan miseria bat izan arren, moralki oso lazgarria izan zen denentzat, [...]

Termopilaseko gudua (I. atala)


Aurreko batean, lagunekin 300 film-a ikustera joan nintzen zinera eta aretotik erabat liluratuta atera nintzen. Leonidas I erregeak eta Grekoek erakutsi zuten ausardiak benetan hunkitu ninduen. Horregatik, nire blog-ean artikulu bat idatzi nahi izan dut. Leonidas erregearen desio bakarra hurrengoa zen: “gogoratu gaitzazue, gogoratu zer kausagatik eman genuen gure bizia…”. Eta nik bere desioa betetzearren [...]

Mushing: Gizaki eta txakurren arteko erlazioa


Trineoaren historia aspalditik datorkigu. Gurpilaren asmakizunaren aurretik, hain zuzen, Laponian eskimalak “kamutik” arrazako txakurrek tiraturiko trineoak erabili ohi zituzten. Txakur hauek, polar otsoaren ondorengoak dira eta ez zeuden horren etxekotuta, beraz, Alaskako meatzariak “husky”-rengaitik ordezkatu zituzten.
Hasiera batean garraiobide zena, kirol bilakatu zen. Baina, kirol honen jaiotzaren gertakaririk bitxiena bere izenaren [...]

Aurora boreala: Iparraldeko argia


Inongo duda barik esan dezakegu aurora boreala, munduan aurki dezakegun fenomeno natural ederrenetako bat dela. Aurora boreal bat, zeruan koloretako geruza batzuez osaturiko argi izpiak dira. Poloetan aurki ditzazkegu eta ipar Eskozian adibidez, urtero 200 bat aurora agertzen dira.
Herri bakoitzen kulturen arabera desberdin interpretatzen da gertakari hau. Finlandian, esate baterako, “revontulet” izena ematen diote eta [...]

Chernobyl: Oroimen galduen gordelekua


Atzo S.T.A.L.K.E.R. jokoaz hitz egin nizuenez, gaur, Chernobylen gertatutakoaren jakinmina sortu zait. Beraz, denbora pittin bat aurkitu bezain laster gertakizun honi buruz irakurtzen hasi naiz.
Egia esan, istripu honen larritasuna benetan handia da. Ingurugirioan sortutako efektuak oso lazgarriak izan arren, nire ustez faktore larriena gizakiongan sortutako ondorioa da. Batez ere, istripuaren ostean jaiotako umeek erradiazioaren [...]